BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Iri ez. I oietakoa aiz orduan? Obe litekek pake– rako bideak egingo balituzte. - Arrunt aseak zeudek, onenbeste opor, noiznai ta nonai eriotzak. Ezin lezakek onek orrela luzaroan iraun, konbentuak ere erretzen ari dituk eta. - Eta, i bezela, kolperik egin gabe sari-orde erria nasten ari diranak, besteren bizkar biziz, ontzat ar– tzen al dizkitek? Ik ez diok, bada, erriari irabazi aundirik ematen. Ik dioken gizon-iltzaille ta konbentu-erretzaille oiek nor dituk? Ire antzekoak noski: gudaren zabalkundea egiten, nai ta nai-ezkoa dala, ez dagoela ortara bizitzerik, jende ezjakiña iru– zurtuz, eraso ta <lena txikitu dezaten, emen agintzen jartzeko. Lenengo, ik eta ire gisakoak joan bear lite– kek aurretik. Erri ontan pake ederra zeukagu. Ez ditek konbenturik erretzen. Oiengatik ajola gutxi iri, sinismenik ez dekan orri. Emen eziña, indar gutxi baidaukazute. Ez dik Euskadi'k gudarekin asko ira– baziko. Gure bertsolariak laxter igerri ziotek: Gerrik onena baiño obea degu pakerik txarrena. - Bertsolariak, ai zer nolako maisuak! - Oiek erriaren mezulariak dituk. Emen bizi ge- ranon naia, jendearen iritzia, kantatzen dutenak. Kioa besterik ez dagiten ego aldeko oiek al dituk gure maisu? - Aiek jabetzean, emengo bertsolariak muturik gelditu bearko ditek. Oso mee ariltzen ditek milita– rrak. - Orduan, lenengo i eroriko aiz. Eultz batean ere, langilleak, bestek egiña jan ta bizi dan erle– mandoa bota ta il egiten dutela ez al dakik? - Beren aldekoa niotek ni! Beren aldekoa! - Baiña alper galanta. Lanik egin gabe besteren bizkar bizi danik ez al ditek ontzat artuko! 18 ..

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz