BCCCAP00000000000000000001793
ANTTON Antton lasaitu zan, gizon iltzeko kontu ortan bei– ñepein. Guda bukatu zanean, bere ustez gorrotoan zeuzkanak biali zituen ankaz aurrera. Etzuen Joakin bizi zanik ikasi, bere etxekoak jakingo zuten baiña. Etzeukan iñork arekin konfiantzik eta muzin egiten zioten. Joxe bere,anai zaarrenari zigor pixka bat ematea nai zuen, baiña etzuen iritxi. Bere bi anaiak ere etorri ziran, bada. Joxek, maiorazkoa zan aldetik, base– rrian zeukan naiko lana. Gazteenak, excombatiente, bereala billatu zuen lantegi egokia. Antton berriro ere geratu zan zer egin etzekiela. Diru asko bear ta nola irabazi jakin ez. Ez baizegoen !anean oitua. Lenago, gudaren zabalkundea egitea– gatik, ematen zioten. Orain, ordea, etzuten bere serbitzuaren bearrik, guda irabazi ta gero. Deabruari serbitzen dionak, badaki ez duela saririk jasoko. Lanik ezin du billatu, bere gogozkorik beiñepein. Etxetik mantentzen da, semea izaki ta errukiz. Baiña aiek ere asi dira nekatzen. Patrikarako ere bear, ordea, puska bat; eta nori eskatu? Etxelkoak bada seme alper arekin zearo nazkatu ziran. Jan ta !atara besteetara etzan azaltzen etxean. 179
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz