BCCCAP00000000000000000001793

A aria la. Ire antzeko geiago ere bazebiltzak. Nondik atera– tzen ote <lira diru oiek guziak? - Saiatzen danak billatzen dizkik olako lante– giak. - Bai. Arrazoi dek. Lantegi guzietan tongo egi– ten dutenak zebiltzak. Ortarako balio, ordea. - Bakoitzak zekik bere bizimodua aukeratzen. Ik ere atxurrean aritutako itxura gutxi daukak. Esku txuriegiak dituk oiek ortarako. - Elkarrekin asi giñun. Gurasoen nekea frutua ematen ari dek neregan. Ik iruzur egin diek. Andik ez baizetorren iretzat saririk. Ni ere ez nauk atxurre– an asko aritua. Ortan arrazoi dek. Baiña nere nekeak zeramazkit, artu detan bidean aurrera jarraitzeko. Gaiñera, ni pakearen billa nabillek. Ez niñuke bes– tela apaiz egingo. Okasio-jartzaille ugari bazebillek gure inguruan. - Nik bizimodua errex ateratzen detala, ezin era– mana al daukazute? - Ez, motell. Gaizki egiteagatik sari ona jaso ta besteren lanaren bizkar bizitze ori, ez dek legezkoa. - Baiña ni saritzen nauten aiek jarriko dizkitek lege berriak, eta zuzen askoak. Gaiñera, aiek laxter moztuko dizkitek emengo iskanbillak. - Nor dituk oiek? - Laxter sutuko duten guda agian irabaziko dute- nak. - Ez dakik noiz erasoko diguten. Ekingo badigu– te ere ez. Nork irabaziko duen ain gutxi. Ik baiño pulamentu geiago ez badakarte, lekutan geratuko dituk. Alare, sube gorriak ixuri dik bere zitala. - Nik egia ziot. - Ik ez dakik ezertxo ere. Baiña ori dek ire egu- neroko ogia. Ere-eretik ari aiz. Nork eraso bear zio– tek nori, ik dioken guda zikin ortan? - Militarrak, beste askorekin batera, zuei. 17

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz