BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Ez, motell, Jaunari eskerrak. Osasun bikaiña zeukagu, biotza pakean, ezer askoren irrikarik ez, berriz. Baiña guk egiñetik ari gaituk jaten. Geron nekeak kosta zaizkiguk au moldatzen. Arek etzion orri erantzun. Bestek egiñetik bizi baizan bera. Lan-izpirik egin gabe, naiko dirua zebil– kien. Beste bide batetik joan nai zuen. - Emen, ezkutuan, Jainkoak zekik zuek zer itzegiten dezuten eta zer moldaketak ari zeraten egi– ten. - Burura etortzen zaiguna, Jainkoaren aurrerako ez bada zikiña beiñepein. Nai deguna itzegin, eskubi– de osoa zeukagu. Baiña ez ire atsegiñekoa. - Bai, bai. Ez dizutet ezetzik esango. - Goseak etorriko intzan noski ta Pernandorena esango diguk. - Zer Pernandorena? - Arek ere, ik orain bezela, lau gizon kazuelkada baten aurrean ikusi ornen zizkin, itzegiteko ere betik artu gabe jaten, taberna txiki batean. Berak ere an parte artu nai ta serio-serio ala esan ornen zieken: «Ez dakizute gure auzoan zer gertatu dan?». «Zuen auzoan edozer gauz». «Bei batek bost ume egin, ta ama gaixoak lau titi besterik eduki ez». «Orduan, bostgarrenak zer egiten dik?». «Nik orain egiten de– tana: begira egon». - Gizon arrunt oien esanak etzidatek onik egiten. Ni, gaiñera, ez nauk jatera etorri. - Arruntak, baiña jakintsu asko baiño azkarrago– koak. - Erderazkoak olako milla bazeudek. - Etxeko potajea ta pitarra onak dituk batzuen- tzat. Baiña iretzako ez. - Goseak nabillela uste al dezute? - Ez, motell, ez -zion apaizgaiak-. Bazekiagu gudaren zabalkundea egiteagatik ando saritzen aute- 16
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz