BCCCAP00000000000000000001793
Aparia Ez genion iñori esan. Ezta etxekoei ere. Ordua iritxi zanean, an azaldu giñan, kazuelkada eder baten kontuak emateko asmoan. Mai txiki baten ondoan eserita, lenengo lau baso ta pitxar bat jarri zizkiguten aurrean. Ondoren, ke– tan lurrun goxoa zeriola, kazuelkada maiaren gaiñe– an. Gure sabela asetzeko aiñako pertzakada bazan ura. Ez genduen azpilla bearrik. Denok ontzi batetik jaten oituak geunden orduan. Ortarako, kantinak ar-leku txiki batzuk bazituen ardangelatik gordean. Alako batean geunden gu lau– rok bakarrik, jendea zegoen aldeko atea itxi ta aien begietatik izkutuan, maiaren inguruan jan da edanez lasai asko, guk oitu bezela, orduan ere eizeko gora– beerak kontatuz. Noiz ez giñan ala aritzen? Iñor besterik sartuko etzitzaigulakoan pakean ari giñala, ez dakit nondik ikasi zuen, or sartu zaigu mutil gazte bat. Sailleko iruk ez genduen ezagutzen. Bai, ordea, laugarrenak. Apaizgaia zan au, egun ba– tzuk pasatzera etorria. - Au etortzea baiño, naiago nin katamotz bat aurrean ikusi. Nork esan ote dio gu emen aparitan ari gerala? Sartzen zan lekuan etzuen okasioa besterik sor– tzen. Griña gaiztoko mutilla. Me, luxaxta, igar bat. Euskalduna, baiña euskeraren etsaia. Emengo jen– deak, batez ere abertzaleak, begitan zeukatena. Falanjea ornen zala zion apaizgaiak. Guk orain– dik ez genekien zer esan nai zuen orrek. Baiña arek esan zigunez, Euskadi'ren zanpatzaillea. - Gudazale amorratuak dituk auek. Atea zabaldu ta lotsa gutxirekin, iñork deitu gabe sartuta, «Gabon! ►r esan zigun. - Baita iri ere. - Etzerate gaizki bizi. 15
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz