BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak Joakiñek. Amabi bat urteko neskatxa azaldu zi– tzaion. - Jainkoak arratsalde on dagizula -agurtu zuen mutillak. - Baita zuri ere -erantzun ta barrura sartu zan. - Nor den? -galdetu zion amak. - Gizon bat makilla eskuan ta buzo urdin batekin jantzia. - Eta euskalduna al den? - Bai, ama. Neri ala itzegin dit beiñepein. Bereala ama azaldu zan. Goitik beeraiño azter– tuz, serio asko geratu ere. - Nere jantziak izutzen zaitu noski, etxekoan– dre? - Egia jakin nai badezu, bai. Ez beldurra baka– rra, nazka ta ezin ikusia ere bai. Baiña orrela ibil– tzeko, zu euskalduna zera? - Bai ta nai ere, etxekoandre. - Orduan barkatu galdera ori. Guk ere jakin nai izaten degu norekin gabiltzan. Gaurko egunean ezin gindezke edozeiñekin piatu. - Ikaragarria i;la orratik! Oraindik ere ez al da alderdi au lasaitu? - Ez. Naigabe latza dago oraindik emengo base– rri askotan. - Izan ere, alper arriarekin bezela zapaldu gai– tuzte ta. - Itz oiekin garbi adierazten diguzu emen gerta– tzen zaiguna. - Iñoiz entzungo zenduen jantziak ez duela egi– ten prailea. - Ez dakit. Gu oso mundu gutxi korrituak gera, esaera oiek jakiteko. - Falanje-jantzian banator ere, ez nerekin bel– durtu, benetako gudaria naiz ta. 140

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz