BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Bai; ta eizean ibilli geran laurok. - Tabernariak naiko al dik? Jende-pulamenturik etzegok emen. - Galdezka-galdezka, Erroma'raiño joan ornen litekek. - Berrogei ta amar xoxo-birigarro, lauren arte jango ote ditugu? - Bazekit laurentzat geiegi dirala. Sobranteak saldu ta kito. Etzaidak iñor deitzea ondo iruditzen. Aukera ziteken, nai bazuten, gurekin etorri. Bestela, kastua berak ordain dezatela. - Ortan arrazoi dek. Lauren artean egingo diagu. Orduan -gerra aurreko kontuak baidira-, arra– tsaldeetan beiñepein, jende asko biltzen zan kantina txiki artara. Aspaldian an bizi zan sendia zegoen ardangela aren buru. Aipatu genion zer nai genduen. Lan geiegia zala aientzat, erantzun ziguten, ain– beste xoxo-birigarro lumatu ta garbitu ta jartzea. - Nai badezute, guk lana erreztuko dizuegu, oraintxe bertan denak lumatu ta garbitu ta prest ja– rnz. - Ori egiten badezute, pozik. Bostna aukeratu genituen bakoitzarentzat. Ogei ta amar geratzen ziranak, an zegoen batek erosi ziz– kigun. Aiengatik eman zizkigunakin, kastu guziak ordainduak geneuzkan. Bereala, atarira atera ta lumatu genituen. Garbi– tu ta eskuetara eman. Edaria berex, zenbatean jarri– ko ziguten, kontuak egin ondoren. - Zer garaitsutako nai zenduteke? -galdetu zi- gun. - Gaur gu sartu geran ordurako. - Ondo zegok. Edan genduena ordainduz, etxeko bidea artu genduen. 14

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz