BCCCAP00000000000000000001793
APARIA Martxoa izan bear zuen; asteartea. Jaia genduen beiñepein. San Jose eguna, nere iritzian. Ala-moduz– ko igande ta jai guzietan, galerazia ez bazegoen bei– ñepein, xoxo-birigarrotara joaten giñan arra– tsaldeetan. Ori genduen oitura. Parrandarako joera aundirik ez. Patrikak ere geienetan utsak. Nora joan– go giñan? Mendira. Askotan zazpitaraiño biltzen giñan. Mendi-ingu– ru aiek bai ederki astindu ere. Eguo artan, ez dakit zergatik, lau bakarrak erten giñan, eztanda gaizto egiñak, illuntzerako esan degun taberna txiki ortara bilduz. An eseri baiño len, pote zaarren batzuei tiro– reo batzuk sutuz, utsegiten zuenak pitxar bat ardo aterako zuen. Ura edanez elkar-izketan ari giñala, urrengo txangoa nora egin ezin baturik, norbaiti ala oroitu zitzaion: - Aizazute: asteartea jai diagu. - Ori, ik esan gabe ere bagenekiken. - Ez didazute ulertu. Gaizki al letorkigukek, eguo ortan, xoxo-birigarro auekin, apari-lege bat egi– tea? - Nortzuk? Kantina txiki ontan? 13
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz