BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak Berebillan sartu ta, neskak eman zion pardela eskuan, jarri ziran martxan. Auzo artan sendagillea oso ezaguna ta maitea zuten. Ikusten zutenak eskua– rekin agur egiten zioten, berriro beren artean zutela– ko pozez. - Norekin zoazen balekite... - Ez. Auek ez. Gorriak edo txuriak, zuen alde- koak dira geienak. Neri begirune aundia didate. Ez bainaiz egundo politikako iskanbil auetan naasi. Ez niñuten ni auzoak espetxera eraman. Urrutiagotik etorri ziran nere billa. Etzuten polizi bat bakarrik arkitu. Aiek errian izango zuten naiko lana. Oztoporik gabe eraman zuen Bilbao'tik kanpora, ia Gipuzkoa'ko mugaraiño. - Emendik aurrera zedorrek egin bearko dezu dena. Baiña eme guardizibillekin. Gutxiena uste de– zunean azaltzen baidira oiek. Bidea billatuko dezu noski. - Ez dago gauden lekutik urruti Gipuzkoa. Bein ara ezkero, bai; etxeko sukaldeak bezela ezagutzen ditut nik orko mendiak. - Zerbaiten bearrean arkituko zera. Lekutan da– go Bidasoa. Itxaropenik ez galdu. - Txango bikaiña egin degu. Kurkutea, joan da joan, torrerik luzeraiño igotzen da. Ni ere polliki– -polliki, ez banaute arrapatzen, laxter iritxiko naiz. - Agur, Joakin, ta eskerrik beroenak. Bizia zor dizut. San Rafaelek zaindu zaitzala etsai guzien atza– parretatik. - Zor ori ondo ordaindu dezu. Ta oneraiño eka– rri nauzulako, eskerrik asko zuri ere. Badaukat ara– gizko San Rafaelen itxaropena: baserri auetan bat baiño geiago arkituko ditudala. Bazterrik geienetan egingo baizuten gudazaleok kaltea. - Onik irixten bazera, naiago nuke eskutitz bat egingo bazenida. 122
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz