BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Erriaren urrengo esnaera ez da atsegiña izango. - Beldurgarria noski. lkaragarriak egiten ari bai- dira. - Nora joateko asmoak dituzu? - Beste aldera. Bidaso'z aruntz. Ara gabe nik ez daukat pakerik. Segurantzirik ain gutxi. Subegorriak noski illa izango naizela usteko du. - Lekutan <lago ura. - Egia: ez <lago bertan. Alare, ez banego zauri- tua, iru egunen buruan astindu ederra emango nioke. - Eta iritxiko zeran itxaropenik bai al daukazu? - Bai; ta laxter gaiñera, bidean uste gabekoren batean ez banaute arrapatzen. Tobias'i lagundu ziona ez ote zait neri ere bidera azalduko? - Aingeru orí aterako zaizun itxaropenetan al zaude? - Ez da nere sinismena orren txoroa. Baiña bai ordekoak: buzo au eman didana ta orain zuek bezela, aingeru aragizkoak alegia. Jainkoak bat zigortzeko ez ornen du makilla bearrik. Guri laguntzeko ere, us– te ez ditugun milla bide badauzka arek. Orí bai, benetan sinisten det. Euskalerria ez <lago oraindik orren ondatua. - Ortan nago ni ere. Zu abertzalea izango zera. Ni ez nijoa bide ortatik. Baiña zuretik nerera ez <lago alde aundirik. Neretzat ere, iritzi guzien gaiñetik, pertsona da lenengo. Mundua arentzat egi.n zuen Jainkoak. - Elkar-maitasun onek beiñepein batu gaitu, ta ori da kristau legearen muiña. Jan-edanak ez didate kezkik ematen. Zauriak bai. Oiñazetan nago. Non– bait ibillian azi egin da, ta loturak estuegi. - Ea: erakutsi zaidazu orí. Sendagillea bainaiz. Garbitu, sendatu ta lasaiago lotu zion. 118
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz