BCCCAP00000000000000000001793

Gordeleku billa - Beraz, gorrien artean ere badira olakoak. - Bai. Ori askotan pentsatu izan det: elkarren gorroto aundirik gabe gabiltzala, asko beiñepein, gu– date odoltsu ontan. - Ez badegu pertsona geiago maite, olako sarras– kiak maiz etorriko dira. - Egia al da zuk bost rekete iltzen parte artu zenduela? - Salaketa ori egin al didate? Ez da berria. Nere errian ere ala egin zidaten. - Irratiak beiñepein ala esan du. - Nik ez det odol otzean iñor il. Ez banaiz ero- tzen, ezta egingo ere. Aurrean ez dakit. Aiek sutzen ziguten eta guk ere bai, aien erasoari eusteko. Bizia zor didan ero gaizto baten salaketa da ori. Nik etsa– ien eskuetatik salbatuta, auek dira ematen dizkidan ordaiñak. Aren borreroen iges nabil ni. - Eta berriz zure eskuetan eroriko balitz, txi– kituko zenduke? - Ni ez nijoa bide ortatik. Berriro ere barkatu egingo nioke. - Arrituta uzten nauzu. Alde ona dago arengan– dik zurera. Olako umeak ere izaten al dira munduan, eta nere esaera zaarrari ia lepoa moztu zenion: «Zuk beti on egin, naiz nori ez jakin». Arek ez dizu esker aundirik eman. Oiek egiten dute kalterik gaiztoena. - Subegorriak zer egitea nai zenduke, ala deitzen diogu ta? Aitak, alabari begiratuz, ala esan zion: - Auek ornen dira gorri separatistak. Gure saille– an, eskubi aldean, ez dezu noski olakorik asko ar– kituko. Gaur ondatzen ari geran gaztedi au bezelako– rik ez da geiago azalduko. - Ez dakit ori -erantzun zion Joakiñek-. Baiña len gorrotoa bazegoen, onek ez du azi besterik egin– go. Ez genduen guk guda zikin onen bearrik. 117

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz