BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak ziñaten, aiek barrundik botatzeko aginduarekin. Se– kulako iskanbilla sortu zan. Aietako baten aurrean, eskallera-burura atera erazi. Aldameneko laguna il da neri sutzera zijoala, zu sartu ziñan zurubiak gora. Jauzi bat egiñik bion tartera, bultzada bat eman zeni– dan. Atzeka erori nintzan. Neretzat zegoen bala atzeko paretan ziplatuz, eskumuturrean emandako ostiko batekin aidatu zenion bere pistola. Gero, bul– tza ta beera bota zenduen. Zure beste lagun batzuek eraman zuten andik. Ez dakit neri sututako balak erdiz-erdi nola etziñuen arrapatu. - Bai. Orain dena datorkit gogora. Saiestu egin bainintzan. An zuek iltzera sartu ziranetan, etzan euskaldun bakar bat ere. - Orduan zure izen-abizenak eskatu nizkizun. Nik baneraman lapitza'. Paperik ez. Zuk eman zeni– dan ta an idatzi nuen. Nork zekien nik zor ori ordain– tzeko egokierarik ez ote zitzaidan etorriko? Irratiz entzunaz gaiñera zu or ikusirik, ala nion nerekiko: Joakin Lazkano dek ori, iges dabillena. - Bai. Aurrea su ta gar zegoena utzi ta aldegin zuten; ta gu, ezin eutsirik geundenok, jetxi arazi giñuzten, emengo matxiñada zapaltzera. Baiña ongi egiña beti ondo. - Orí da arrazoia. Beste galderatxo bat egin ni– zun: «Ez al dakizu zu ta ni ez gerala iritzi berekoak? Nola ni salbatzeagatik artaraiño arraixkatu dezu zure bizia?». Zure orduko erantzunari amaika milla buel– ta eman dizkiot geroztik nere buruan. Kristau izene– an gabiltzanontzat ez da nolanaiko lezioa. Guk ondo betetzen ez deguna beiñepein. «Orí badakit -eran– tzun zenidan-. Baiña aberri ta iritzi guzien gañetik, neretzat pertsona da lenengo». Eta zuek zerate go– rriak eta gu kristauak? Orí beteko bagendu, ez li– tzake orrenbeste errugabeko ankaz aurrera joango. Neska arrituta: 116

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz