BCCCAP00000000000000000001793

Gordeleku billa - Errenka zabiltza? - Len ez al zera oartu? Esan dizut gaiñera. Zauri gaizto bat egin zidaten eta ez didate sendatzeko betik eman. Elkar-izketan iritxi ziran etxeraiño. Aitak zabal– du zien barrendik atea; ta kanpotik sartu ziran ordu– ko itxi ta errespetoz bostekoa eskeiñi ondoren, agur egiñez: - Ongi etorria, Joakin Lazkano, etxe ontara. En– tzungo zenduen noski alako esaera zaar ura: «Zuk beti on egin, naiz nori ez jakin». Zuk neri egiñaren ordaiña da au. - Nik orain arte iñon ikusi al zaitut bada zu? Sakeletik paper-punta bat atera zuen ta esan zion: - Begira iozu ondo oni. - Nik beti nerekin ibiltzen detan kuadernotxoa- ren orria da noski au. - Bai, ta oroitzen al zera non emana? Joakiñek, arpegira ondo begiratu zionean: - Arrazoi dezu. Oraintxe oroitzen naiz nonbait ikusi zaitudala. - Ikusi bakarra? Bai bultzada ederra eman ere, atzeraka botatzeraiño. - Auetxek <lira uste gabekoak! Jainkoak nola moldatzen dituen gure bideak! Olako espetxetan la– rri asko, zure biziagatik bost zentimo emango etze– nituen garai artan. - Au da, Kontxexi, espetxean ni salbatu niñuna. - Au al da? Eskerrik asko, Joakin. Bestela, orain umezurtz nengoen. - Espetxe artan baitua neukaten. Menditik iges egindako gorrien batalloi bat sumindua jetxi zan. Bertako zentinelak il da barruan geundenok esku– -utsik garbitzera sartuak. Baiña zuek atzetik etorri 115

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz