BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak noa ni emendik, polizien eskuetan erori baiño len. Or ez da bada zure aita bizi? - Bai. Aretxek ikusi zaitu. Berak dionez, ezagutu ere bai. Zor aundi bat dizula esan dit gaiñera. Ez beldurtu, Joakin. Goazen emendik eta etzaizu damu– tuko. Aita gaiñera sendagillea da. - Nik ez det, ordea, sendagille bilbaotarrik ezagutzen. - Arek ezagutu zaitu, bada, ta ez ornen da ordu erdi, zu illa edo bizia arrapatzeko agindua irratiak eman duela. - Eskerrik asko, jakiñaren gaiñean jarri nauzula– ko. Alajainkia, nik baiño geiago dakizu. Nor zera zu: aingerua edo deabrua? - Ez bata ta ez bestea. Zu salbatu nai zaituen aitak bialitako neskatx bat. Atoz nerekin diozut be– rriro, ta etzaizu damutuko. - Agian nere buruari saria jarriko zioten, ta sala– tu ta ura kobratzeko asmoan? - Jesus! Ori bota dezun alea! Nere biotzean ez da egosten olako billaukeririk. Orduan, zuk ez didazu ezer sinisten? - Zer esatea nai zenduke? Ni piakaitz izatea ez da arritzekoa. Bein ere ibilli ez naizen lekura etorri ta ezagutzen nautela... Zor didatela gaiñera... Ta emen etsaien lurrean gaude. Bizia, berriz, maitagarria da, ta ori dabilkit jokoan. Antz eman zion neskatx ura pin ari zala. Baiña ezin ulertu aitak nola ezagutzen zuen. Bere izenez ez deitzera, ez litzake joango. Orí ere izan liteke, bai, irratiz entzuna izatea. - Ez dakit aingeru guardakoa mutilla edo neska dan. Espiritu utsa noski. Baiña bai zu aren ordezko etorriko ziñala. Pin zabiltzala sinisten dizut. Zure aita ere bai. Eraman nazazu zerorrek dakizun lekura. Berdin emen gaizki nago. 114

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz