BCCCAP00000000000000000001793

Gordeleku billa - Etxera ekarri erazita. Zertarako naiz ni orduan sendagille? - Eta arrapatzen bagaituzte? - Bakarren batzuek bestek ez dute entzun abisu ori. - Eta orain bere billa joan bear al dezu? - Ez. Zu baiño egokiagorik ez da orretarako. Bere biotza zabaldu dizun ezkero, antz eman dizu zuk ez diozula billaukeririk egingo. - Berriz joaten banaiz, purrustadaren batekiQ. ez al nau aurrean bialiko? - Bere izenez deitu zazu ta ez dizu itz erditxo bat ere txarrik esango. Joan zan berriro ta andik aldegiteko asmoan zebi– llela iruditu zitzaion. Neska begira zegoela somatu zuenean, serio-serio ala esan zion: - Zu bazatoz berriro. Norbaitek jarraitzen badi– zu, billatu ta ni galdua nago, ta joan egin bearko det emendik. - Ez joan, Joakin, zure onerako nator ta. - Zer Joakin? Sorgiña al zera edo ametsetan ote nabil? Baiña asmatu egin dezu. Ala naiz. Baiña nork esan dizu ori? - Zu emen sartzen ikusi zaitun txori batek. - Nondik, ordea, ni ez naiz oartu ta? - Txalet txiki artako leiotik, katalejo batzuekin. - Ala bearko. Baiña orain ta geiago arritzen naiz. - Neri, ezagutu zaitula esan dit. Izena ere bai. Eta zor aundia dizula gaiñera. - Bilbao'koa izango da, bada? - Bai, bai. Emen jaio ta azia. - Eta espetxean luzaroan egona? - Guda asi ta txuriak sartu arte. - Emakume, ez det ezertxo ere ulertzen, eta ba- 113

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz