BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Torizu. Onuzkero aita zai daukazu. - Eskerrik asko. Esku emanez atera zan andik, ondakiñen etxetik. Ordurako, aita kezketan: - Zer gertatzen ote da? Bere saskitxoa eskuan azaldu zanean, lasaitu zan. Joakin, berriz, zer egin etzekiela. Neskak kontatu zion guzia ez ote zan gero ipuia izango, lasaitu erazi ta bertan geratu ta arrapatzeko? Ori gaizki epaitzea iruditzen zitzaion. Olako neska billaurik ez da lurra– ren gaiñean sortu. Alare, bada ez bada ere, joan egingo zan andik. Alaba etxera iritxi zanean, ala galdetu zion aitak: - Ondakiñen artean iñor ikusi al dezu? - Bai. Mutil gazte bat falanje-jantzian. Baiña gu- daria dala berak esan dit. Iges dabillela gaiñera. Egu– rra txikitu ta saskia arek bete dit. Erren egiten du. Zauri gaizto bat ondo sendatu gabea ornen dauka. Or atsedendu ta arratsean aldegiteko asmoan dabil. Be– re ibillera guziak kontatu dizkit. Egia badio beiñe– pein, arrapatzen badute bertan ilko dutela. - Bai. Aristian irratiak oju egin du nola gudari gaizto batek iges egin duen; eta non dabillen dakie– nik bada, abisatzeko. Ta norbaitek gordetzen badu ta an arkitu, gaizkigillea bezela zigortua izango dala. - Orduan, or arrapatzen badute, guri ere ez digu– te pakean utziko. - Kilometro auetan mutil ori ez du guk bestek ikusi, ta nik nor dan ezagutu det, berriz. Joakin Laz– kano da orren izena. Zor ikaragarria diot nik orri ta ordaindu nai nioke. - Nik ez nuen uste iñori zorrik genionik. - Bai, ta benetakoa. Baiña ez da diruzkoa. - Eta nola ordaindu zenezaioke? 112

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz