BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak dabil. Baiña ez <lira denak olakoak. Au, ezagutzen ez nuen falanje batek eskeiñi dit, lenbailen andik alde– giteko aolkua emanez. Baiña atsedenik artu gabe ezin det geiago. Onuzkero nere billa dabiltza. Nik, berriz, ez diot iñori txarrik egin. Zu egurretara zatoz orduan? - Bai. Alaxe nator, etxean ez daukagu ezertxo ere ta. Mutillak bere biotza zabaldu zion ezkero, neska– txak beste orrenbeste egin zuen: - Zu abertzalea zera noski? Gu eskubitarrak ge– ra, ta benetako kristauak. Nere beldurrik ez eduki, bada. Ni egunero etortzen naiz onuntz egurretara. Gu orain arte gorriakin gaizki ibilli gera, ta txuriakin berdin. Asko supritu degu. Etxe au gurea zan. Egaz– kin alemanak txikitu ziguten. Emen il zitzaizkidan ama ta bi aizpa. - Benetan naigabean laguntzen dizut. Zuretarrak egin zizuten azio ori? - Bai, zoritxarrez. Baiña ezjakiñean. Ez diet go– rrotorik. - Obe dezu. Lasaiago biziko zera. Ta zertan eto- rririk bai al zuten? - Ez det uste. Aitak berak ere ala dio. - Eta zu non ziñan orduan? - Espetxean neukan aitari bazkari-lege bat ema- tera joana. Andik etortzean olaxe arkitu nuen. Ordu– rako ari zan jendea garbiketa egiten. Nere begien aurrean atera zituzten ama ta aizpak ondakiñen az– pitik, lerdekatuak. Au esanta, oroitze utsarekin malkoak así zi– tzaizkion. - Ekatzu aizkora ori. Nik txikituko dizut egurra. - Ez nuen ori aitari kontatzeko biotzik izan. Osa- ba batek esan zion. 110

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz