BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak zi. Ik neri esandako itzak ondo gogoan zeuzkat nere buruan jasoak. Bere alaba bakarra ara joaten zan egur batzuk sutarako ekartzera. Istillu txarrak ikusi zituzten aita– -alabak, eta etziran martxan jarri. Orregatik, etxean etzeukaten ez ikatz ta egurrik. Berak ustez ezagutu zuen mutil ura an ondakiñe– tan ezkutatu zanean, oartu zan bere alaba aizkora ta saskia eskuan ara sartu zala. Baiña neskak etzuen mutilla ara joaten ikusi. Ezjakiñean sartu zan, bada, ura zegoen lekura. Aita, bada ez bada, eme zegoen leiotik. - Nik uste detan mutilla ez bada, zer gertatuko ote da or? Beltzez jantzitako oiek errespeto gutxi daukate iñorekin, gudatean eta gutxiago. Leioan berekiko au ziona eskubitarra zan, baiña etzan piatzen patill aundi oiekin. Berak uste zuen mutilla, berriz, beste aldekoa. Baiña bear-bearreko lekuan erakutsi zion kristau zintzoa zala. Ondakin tartean sartu zan neskatxa ere. Mutil bat ari zala oartu ere bai, falanje-jantzian gaiñera, ez– kutueneko baztarrean aztarrika, arri batzuk bat bes– tearen gaiñean jartzen, gordeleku bat egiten noski. Begira-begira jarri zitzaion kanpotik, aurrerago sar– tzeko beldurrak. Etzekien atera ta etxera joan edo egur egiten asi. Mutillak, kanpo aldera begiratu zuen batean, be– re gordelekutik ala esan zion: - Neretzat bazkariarekin al zatoz? . - Ez nekien emen zeudenik. Egur billa etorri naiz. - Egizu, egizu. Ortarako leku obea da au. Ta kanpo aldera abiatu zan. - Emen ere ez nago noski seguru. - Zergatik ez? Nik izutzen al zaitut? -erantzun zion neskak. 108

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz