BCCCAP00000000000000000001793
GORDELEKU BILLA Bilbao'n barman, baiña ertz batean, etxe txiki bat, goi-beeak jota, txiki milla puska egiña zegoen. Jakiña, alemanen lana: aidetik ondatua. Andik be– rrogei ta amar bat metrora, beste etxe txiki bat, txalet antzekoa, bere baratza ta guzi. Ango leiotik begira zegoen batek, ikusi zuen mutil gazte bat erren– ka-errenka, txikitutako etxe aldera artzen. - Zertara ote dijoa ori orrera? -zion berekiko-. Galtzak askatzera, ziur asko. Edo iges dabillenen bat, gordeleku billa. Baiña gero, obeto begiratuta, urruti xamar egon arren, nunbait ikusi ote zuen iruditu zitzaion; eta, ziur jakiteko, katalejo batzuk artu zituen. - Bai. Zalantzik gabe, ori olako dek. Baiña Bil– bao'n geratzeko, zer gertatu ote zaio? Errenka zebi– llek. Zauritua, ,ezin joanik, ospitalen batean utziko ziteken. Falanje-jantzian, ordea. Norbait il ta iges egin ote du? Baiña ura nonbaitik or ezkutatzera zetorrena. Etxe zaar aren ondakin artean sartu zan beiñepein. - Gizarajoa, ez dek bada ik orrela ibiltzea mere- 107
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz