BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Orduan zure erantzunkizuna zan ori emen edukitzea. - Ezta iñolaz ere. Nere egitekoa ez da besterik: auen osasuna. Iges egin badu, berak aterako ditu kontuak. Badakizute gaiñera au ikastetxe bat dala, ate ta leioz betea. Nai ta ere, emen gauden aleok ezin gentzake au ando zaindu. - Auek iges egin gabe emen edukitzea zure eran– tzunkizuna bezela artu etzenduen, bada? - Bai. Egia da ori. Baiña ez didate eskatutako laguntza biali. - Guk ez dizugu ori ukatuko. Baiña guk eramate– ko agindua artu degu. Or konpon. - Alegiñak egingo nituen ezezkoan. Ez baizego– en oraindik sendatua. - Emen goikoak agintzen dute, ta ez guk. Bada ez bada, etzien erantzun. Aiek arra azaldu baiziran. Gaixoen artean zabaldu ziran sendagilleak zituen asmoak eta billautzat jo zuten. Andik laxter irratiak abisatu zuen: - Ospitaletik gaizkille batek iges egin du. Non dabillen dakienak, abisatu dezala. Joakin Lazkano da bere izena. Norbaiten etxean gordea arrapatzen badute, bertakoak gaizkillearen zigor herbera artuko dute. Guardizibil ta ertzaiñak aizkatu ziran. 106

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz