BCCCAP00000000000000000001793
Norabait guardizibil bikote batek egin zuen Joakin Lazkano– 'ren galdera. Zaitzen zeudenak, baimenik ba ote zu– ten galdetu zieten. Baietz; Komandantzian artu zute– la agindua lotuta eramateko; bere errian arrapatuta– ko rekete batzuk iltzen ikusitakoak bazirala. - Orduan, gizarajoak ez dauka ordu askoko bizi– rik. - Komandantziara eraman ta galdera batzuk egin ondoren, gure bizkar geratuko da, mutil orí ixilka nunbait pusillatzeko. - Ez dezute lenengoa izango? -galdetu zuten aiek. - Ezta azkenekoa ere. Gu oso arro gaude, goiko– ak gurekin konfiantza au artzen dutelako. Gaixozai batek egiten zuen espetxeko atezai. Egi– tazkoak aldegiñak baiziran. Aren bitartez ikasi zu– ten, aiek eskatzen zuten mutilla etzegoela an. - Nola liteke ori, kartel ortan <lago beré izena ta? - Bai. Goizean bera ere emen zegoen. Baiña orain ez. Komonerako aitzakitan joan ta geiago ez ornen da azaldu, diote ingurukoak. - Gaur arekin itzegin duen batek salatu du emen dagoela. Gaixozaiak sendagillea deitu zuen, zer gertatzen zan adieraziz. - Eta nik zer ikusi daukat orrekin? - Zu deitzen zaituzte. - Ondo <lago. Joango naiz. - Zure baimenarekin aldegin du emendik? -gal- detu zioten. - Ez. Oraindik egun batzuk bear zituen. Senda– tuta ere, etzeukan aldegiterik goikoen baimenik ga– be. Gu denok, ordekoak etorri arte emen egoteko agindua artu degu. Baiña baituak gaude. 105
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz