BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Pardel bat eskuan komonera dijoala denok iku- si degu. Baiña etortzen ez. - Zenbatsu denbora bezela? - Ordu pasatxoa noski. - Orrek bere burua galdu dik -zion sumindua. - Arraixkatu beiñepein. Ori da bere itxaropen bakarra. Gaur illundu baiño len guardizibillak etorri– ko zaizkiola esanta joan da. - Orduan komonetik iges egingo zuen, eta iñork ikusi ez. - Nik banekien -erantzun zion aldamenekoak-. Neri esanta joan baita. Baiña ni nor naiz, bizia salba– tu nai duen bat salatzeko? Nere iritzian, ederki egin du. - Nere !arruan baengo, ez uke ori esango. - Zuk zer ikusi daukazu ortan? Gu bezela baitua etzaude? Edo gure biziarekin zurea salbatu nai dezu? Sendagilleari susmur txarra artu zioten gaixoak. - Txorakeri ederra egin dik beiñepein, iñora joa– teko ez dek gauza oraindik eta. Erortzen bada, emen arrapatzea baiño okerragoa izango zaiok, iges dabi– llela. - Emen edo kanpoan arrapatuta il, berdin-berdin dio. - Zalantzik gabe, bigarren falanje au lenengoa– ren laguna izango uan. - Sendagille jauna, guk ez dakigu besteren inten– tzioa irakurtzen. - Erokeria egin dik orrek. Etzin nerekin itzegin gabe atera bear. - Sendagille jauna, utziogun orri, gero ta usai txarragoa artzen diot eta. Ordukoz arazo ori ixilik geratu zan. Asarretua aldegin zuen andik sendagilleak. Arratsalde erdia baiño len, espetxeko ateetan 104
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz