BCCCAP00000000000000000001793
NORABAIT Sendagillea norbaitek iges egingo zion beldurrak zebillen. Berak jakingo zuen baitzera etorritakoak zer eskatu zioten eta zer eskeintza egin zioten. Eme zegoen, gau ta egun zeletan. Norbaitek esanta, ikasi zuen Joakiñek bigarren bixita izan zuela. Zer esan zion jakin nairik, joan zan berarengana, iges egin ta bereala. Gaixoak banaka-banaka ikusiz, oatze ura utsa somatu zuenean, ala galdetu zien ondokoei: - Nora joan da gazte au? - Bigarren bixita izan du, lenengoa baiño atse- giñagoa. Pardeltxo bat ekarri ere bai. Falanje-jantzi– an etorri zaio; ta bizirik maite baldin badu, lenbailen ateratzeko aolkua eman dio. Sumindu zan: - Len doi-doi salbatu diagu, ta orain atzipetuta iges egin? - Ez dakit salbatuko dan edo ez. Baiña onek ez du atzipetu au. Etxera iltzeko asmoan ararrapatzera joan ziratenean zer gertatu zan kontatu dio. Geroztik ez dala aiekin batu. Beste bati ere galdetu zion ea bazekien Joakin non zan. 103
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz