BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Eskerrik asko denarengatik. Jainkoak gogoan edukiko dik etsai batí ori egiña. Ebanjelioak dionez, «maite itzazute etsaiak». Arek aldegin zueneko, ala esan zion lagunari: - Pin ote zebillek au? - Ortan ez dudarik jarri. - Orduan joan egingo nauk. - Ire lekuan banego, ez nikek bi aldiz pentsa- tuko. - Olako billauak ere tartean izaten dituk gero ... - Bai; baiña au ez. Orrek esan duenez, barman ez daukak igesbiderik. Saia adi emendik kanpora. Al dekan azkarrena Bilbao'tik ateratzea komeni zaik. Ori dek ire itxaropen bakarra. Erortzen baaiz, suerte txarra esaten zioat nik orri. Denok arraixku ortan gaudek. - Agur, bada, Lontxo. Ez al dek ire bidean nik bezelako deabrurik arkituko! - Agur, Joakin. Bizi bagera, oraindik elkar ikusi genezakek. Komonetarako aitzakitan joan zan. Arek eman– dako buzoa jantzi zuen eta, zearo antzaldatua, ango leiotik jetxi ta agur egin zion ospitalari. Gaixozaia, ez ikusia egin ta leioa itxiz, ezer gertatu ez balitz bezela bere lanetara joan zan. 102

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz