BCCCAP00000000000000000001793

Otso-jantzian, baiña ardia Manueltxo il zutenean, an niñun ni ere, baiña ez nin parterik artu. Ertetzeko asmoan giñala, ordu txa– rrean jetxi uan ire anaia eskallerak beera. Ura artu ta il ziteken. Baiña nik ez nin olakorik nai. Non il zuten ere etzekit ezertxo. Orduantxe berezi niñun aiengan– dik. Ni ere kristaua nauk. Nere iritzien alde bizia emango nikek, bear bada. Baiña odol otzean erru gabeko bat iltzea, nere kontzientzirako pekatu gaizto bat dek. - Eskerrik asko. Otso-jantzian ator, baiña noski ardia izango aiz. Nik denei barkatzen ziet. Ik esan dekan Antton deabru orri ere bai. - Bejondeikela! Gorrotoz sutan ibilli baiño obe dek. lgualeko lasaiago geratzen dek bat. - Orduan gure etxeko isillu guziak ikusia aiz i? - Bai; baiña beste alakorik ikusteko gogorik gabe geratua. - Ikusia zegok, elkarren gorroto aundi gabe asko gabiltzala gudan. - Aolku bat emango dit, Joakin: bizia maite ba– dek, aldegin zak lenbailen emendik. Salaketa gaiztoa egin ditek Komandantzian. Ik jakingo dek noski zer dan eta nork egin diken. Bereala gaiñean dituk guar– dizibillak. - Ez dek bada au, ni barru ontatik aterazi ta kanpoan arrapatzeko azpijanen bat izango? Txeeta– sun guziei begiratu bearra zegok. - Ez olako juzku txarrik egin. Ziur bazekit erru gabe aizela, ire erriko lege-gizon batek esanta. Zen– bat eta beranduago atera, okerrago dek iretzat. Fa– lanjisten buzo bat zekarret nerekin. Ondo izango dek noski. Orrekin ederki antzaldatua joango aiz. - Sinisteak ere lan dik, baiña etzegok ire biotze– an iruzurrik. Berriro esku emanaz: - Agur, Joakin. Lenbailen alde egin zak gero. 101

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz