BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak fletxa ta uztarria gorriz idatzia, bere gerriko ugalare– kin; eta txuxenean ikastetxe artara joan zan. Sarre– ran galdera batzuk egin zizkioten, baimena eskatu zuenean. - Ez dituk bi ordu, emen zeukan etsaia, iltzera etorritako bat, biali dutela. Ez aiz bada i ere ala izango? - Lagun bat zeukat barman ia jaztekorik ere ga– be. Ikertxo bat egin nai niokek, eta bere larru gorria estaltzeko buzo urdin bat ekarri. - Nola dakik emen dagoela ta zer jantzirik ez daukala? Gezur txiki bat esan zuen: - Bere gurasoak abisatuta. Uzteko bada arma atean. Erteeran artuko zuela. Alaxe sartu zan. Bere izen ta abizenak bazekiz- kien eta etzuen billa ibilli bearrik: sarrerako izenen zerrendan an ikusi zuen. Joakiñek-eta, barrura sar– tzen ikusi zutenean, ala esan zioten elkarri: - Orain ere badiagu beste ongilleren bat. Erdi gaitz alare: armik gabe zetorrek. Bilbao'ko espetxe ta ospitalak ederki aztertuko dizkitek kanpotik dato– zen gure etsaiak, ea emen arrapatzen ote dituzten begitan dauzkaten aiek. - Nor da emen Joakin Lazkano? - Ni, Jainkoari ta Euskadi'ri serbitzeko. Esku emanaz, «Ongi arkituak» agurtu zituen, eta aldamenean eseri. - Lenengo itzetik barkazioa eskatzen dit, Joakin. - Nik zer barkatu bear <lit, nor aizen ere etzekit eta? - Nik bai, ordea, i. Anttonen bitartez i iltzera joan giñan lau aietako bat nauk. - Nik iges egin da anaia garbitzera eramana. - Utz idak izketan, dena agertu arte. Ire anai 100

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz