BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak - Bein guda-gaztelu ori bukatu zanean, eun sol– dadu egotez or bizi itun. Aiek joan ziranean, ardan– gela kaxkar orrek etzeukaken bizirik. Igande ta jaie– tan zerbait. Baiña aste-egunetan ezer ez. Ez uan noski iñor ere azalduko. Lenengo, anai-arrebak jarri itun. Au ezkondu zanean, bakarrik geratu uan. Mar– txa jartzeko alegiñak egin zizkin. Emakume bat eka– rri ere bai, bera mollera lanera joaten zan bitartean, etxea zaintzeko. Baiña arek lengo lepotik zeukaken burua, bi aur sasikoekin etorri zanak. Bein, asarretu ta aurrean biali zin. Beste Ondarrabi'ko batzuekin ere egin zin tratua. Aita-alabak ekarri zizkin, bi gizo– nak !anean ari ziran bitartean etxea zaintzeko, taber– naria alabarekin ezkontzeko asmoz, alegia. Baiña auekin ere ez uan konpondu. Edan gaiztoa zeukaken berak, eta goiz batean asarretu ta bi gizonak labainka ibilliak itun. Aita-alabak aldegin ziteken andik, eta il zan arte bakarrik geratu uan gure tabernaria. Eta denentzat obe, aren ondoan luzaroan iraungo zuen kristaurik ez uan sortu-ta. Andik aurrera etzin iñon– go aterik jo, alperrik saiatuko uan-ta. Berri oiek denak zabaldu ziranean, aren ondora urbilduko zan emakumerik etzin billatuko. Urte asko gaiñean ta bakarrik. Ainbeste azienda mantentzen lan asko, be– rriz. Ardangela, iru bei, bi txala ta iru txerri bazeuz– kaken. Bera benetan baldartua. Ibiltzeko ere ez uan asko gauza. Baiña erretirotik eguneroko pollita ar– tzen zuela. Baserrian bizi zuen beste anaiak, diruz zerbait laguntzen ornen zioken. Berak ezer ezin zuen ezkero, Antxo'ko kaiatar bat etortzen zitzaioken laguntzera. Ukulloko lanak, beiñepein, arek egiten zizkioken. Ote, txillar ta elmitza besterik ez dan mendi-egal artan, zugaitzik gabea dala badakik, po– lliki-polliki soro jartzen ari uan. Ez bazan orduan tabernako mutilzaarra il, sekulako bei-taldea jarriko zin kaiatarrak ardantegian. Ura il zanean, kantinaren 10
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz