BCCCAP00000000000000000001792
Saskigintzara Baiña ez nuen batere galdu. Ezer bear banuen-edo, alaba jarri zuen amak bitarteko. Aren eskutik zetor- •kidan dena. Au, berriz, beta zuenetan ondoan neu– kan. Baituta eduki niñuteneko gora-beerak eskatzen zizkidan, eta nik txeetasun guziekin kontatzen niz– kion, aren galderei garbi erantzunez. Poliki-poliki aren maitasuna sartzen ari zitzaidan, eta neskari nerea zer esanik ez. Aitari eman nion erantzunarekin irabazi egin nuen, eta lanak bukatze– rako naiko maiteminduak geratu giñan. -Zer den ik orrekin? Beti orren ondoan ikusten aunat -asarre eman zion aitak. -Utziozu alabari pakean, badaki orrek zer egiten duen ta -erantzun zion amak. Amar bat eguneko lana esan zidan nagusiak, eta zortzian bukatu nuen. Ordaintzerakoan, kontentu, ala esan zidan: -Saskiak eder ta dotoreak egin dituk, eta nik uste baiño len bukatu. -Ordainduko didazu orduan tratuan egiña! -Bai, ta txintxo-txinxo. Irabazian ateratzen nauk gaiñera. Bi eguneko mantenua, ori etxerako geratzen dek. Alare, ez nikek xentimorik eman bear. -Eta ori zergatik? -Etxe ontako aberastasun guziak baiño geiago balio duena ik eramango baididak, nere ustetan bei- ñepein. • -Nik etxe ontatik ez dar,:tmat ematen didazuna besterik. -Bai, Joan Mañuel, bai. Nere alaba txukun ta maitagarri ori atzetik joango zaik zalantzarik gabe. Ez dit uste, alare, galduan aterako danik. 99
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz