BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea beti gurekin bazkaldu izan du. Zergatik gazte mazal onekin olako bereizketa? .. -Onek ez dezala, bada, gurekin batera bazkaldu. -Ondo dago. Zuk jakingo dezu zergatik. Utzi nere esku -erantzun zion alaba Maritxuk-. Ez da galduan aterako. Nik zainduko det. Umilgarria da au benetan guretzat, eta baita mutillarentzat ere. -Ala bedi. Semea etorriko zala jakin banu, beste– ren bat deituko niñan. -Baillara ontan guzian ez dezu beste olako gaz– terik arkituko -erantzun zion. -Oraindik gaztea den. Iretzat modukoa or dau– kan. -Baillara ontan beste ederrenarekin baiño naiago nuke. Lotsatua etorri zan alaba neregana, ta ala esan zidan: -Ez dakit zer duen nere aitak zurekin. Ez du zuk gurekin batera bazkaltzea nai, eta orain arteko gu– ziak ala egin dute. -Ez orregatik lotsatu. Neronek ere igerri diot, bai, iges egiten didala. Ez badu nai, ni etxera berdin joango nintzake. Bi kilometro besterik ez daukat. -Ez orixe, Joan Mañuel. Nik zainduko zaitut. Eta, ezer ere bear dezunean, deitu: «Maritxu!», nere izenez naiago det eta. -Zu bazaitut serbitzari, ez det batere galtzen. Irripar gozo bat egin ta bere lanetara joan zan neska. Ni, berriz, arritu nintzan, ez bainekien ezer– txo ere oraindik. Ez nuen bertako fameliarekin hate– ra bazkaldu, len nere aitak beti ala egiten bazuen ere. 98

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz