BCCCAP00000000000000000001792
Saskigintzara on ta txarrekin, nere aita da ura; ta nik, dan bezela– koa onartu ta maitatzen det. -Gazte prestua augu. Uste dit ez dekala deiaren paltarik izango -erantzun zidan-. Ez nauzu ondo eza– gutzen. Ez naiz zuk uste bezin txorrotxa. -Nere berri dakitenak ez dute orí esango. Baiña bai bizia eman zidaten gurasoak maite ditudala. Ez diozu iñori entzungo besterengatik gaizki esaka jar– dun naizenik, eta batez ere ni konfiantzaz artzen nauten etxekoengatik. Nere erantzun au entzundakoan, sukaldetik lax– terka atera zan emezortziren bat urteko neskatxa lirain bat. -Bejondeizula, Joan Mañuel. Ori da gizona iza– tea. Seme jator batek ez du egundo bere gurasoenga– tik gaizki esaka jardun bear. Ez besteei utzi ere-esan ta sukaldera bere lanetara joan zan. Biok zer esan ez genekiela geratu giñan. Batez ere, aita. -Ori dek alaba txatxu orren ateraldia! -Ateraldi mazala da orrena-erantzun nion-. Ola- ko alabak dauzkazula ere zuretzat arrotzekoa da. Ez du orrek zuregatik gaizkirik itzegingo, ez. -Or zegok; nai badek, iretzat. -Beartsu bizi dan markesaren sem,earekin nork bizi naiko du? Itz auek etzioten aitari onik egin. Serio ta kez– ketan jarri zuten. Andik txuxenean, berak lagundu-. ta, lantokira joan nintzan. Sukaldera sartu zanean, aitak ama-alabei ala esan zien: -Ez gero au gurekin batera bazkaltzera ekarri. -Zer du, bada, gazte orrek? Orain arte bere aitak 97
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz