BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea rak obeto zainduko dituela, eta emen bueltaka ibil– tzea etzaiola komeni. Neretzat lan geiegia dala irudi– tzen bazaio, tarteka ateraldiren batzuk egingo dituela noski. Neri ori esan dit. -Oiek denak aitzekiak dituk, gazte. Jakiña etzaiola komeni. Baserritarren eskariak bakandu egin zaizkiok, ingurukoak beiñepein, eta urrutikoak ere bai noski. Laxter geratuko uan batere gabe. Az– keneko aleak urritzen ari zaizkiok. -Dana dala, ni emen nauzu. -Eta esan al dik zergatik? -Nai badet beiñepein, onera etortzeko. Saskiak egiteko deia emendik artu duela. Eta orí da nik daki– dana. Zuk zerbait badakizu, esan. -Bai. Txurrut pixka bat •egiten duenean, berri– txuegia jartzen dek. Bere lantokietan entzun ta ikus– ten duena, auzoetan kontatzen dik. Orduan aren mingaiñak etzeukak galgarik. Politika zikin ortan ere beroegia dek ura. -Bere auleria nolakoa dan ezagututa, beraizik ariko zerate dakizkienak eta ez dakizkienak atera arazi arte; ta ortan ura baiño zuek okerragoak zerate. Arek askotan ez du jakingo gaizki egiten duenik ere. Agian orregatik deituko zenduten. Etxean patxaro– soa da beiñepein. -Ez, Joan Mañuel. lre aita ez dek orren iñoxen– tea. -Nagusi jauna, ez naiz aitaren pekatuak ikastera etorri, saskiak egitera baizik. Nai dezu ala ez? -Bai, motell. Naiko ez dit, bada? Ortarako deitu zaituztet. Lengoak txeetu zaizkidak. Eta ain ona ai– zela ta nola galerazi? -Ori da arrazoia. Ni saskigiñera bainator. Ez aita– ren tatxak jakitera. Utziogun ari pakean. Bere griña 96

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz