BCCCAP00000000000000000001792

Saskigille -Aspaldi ontan lantegia galtzen ari nauk. Berri– txuegia izaki. Txurrut pixka bat egin ezkero, etzeu– kak galgarik nere mingaiñak. Askotan, zer atera era– ziko, beraizik edan erazten aritzen dituk. Baserri batzuetan ikusi ta entzuna besteetan kontatzen dit; eta ori nere lantegirako pekaturik gaiztoenetakoa dek. Bereala zabaltzen baída auzoetan. Len deitzen zidaten etxe askotatik bota niotek, eta aurki etxean geratu bearko. Ondo nagoenean ixiltzen nauk; ez dit olako oiturarik. Baiña bein neurritik atera ezkero, nere ezkutu guziak atera eraziko lizkidatekek. Nere borondatea baiño gogorragoa dek espiritua; edana alegia. • -Olakorik ez nekien, aita. Baiña eskerrik asko esan didazulako. Orain badakit zergatik zauden tris– te. -Triste nabillela antzemateko moduan? -Bai, orixe. Amari ere galdetu nion. Oartu zala esan zidan; baiña etzekiela zergatik, eta galdetzera etzala ausartzen. -Beste oitura kaxkar bat ere badit: ni beltzetako amorratua nauk; txurien iritzikoak diran fameli asko– tan eztabaida gogorrak izaten dizkit, eta etxe oieta– koak etzidatek deitzen. -Nor dira txuriak eta beltzak? -Karlistak eta liberalak. -Bai. Badaukat zerbait entzuna; emengo jendea ortan oso berezia dagoela ere. -Ni, esan ditanez, liberaletakoa nauk. Auek di– tuk beltzak. Beste aldekoak, berriz, txuriak. -Aizu: geronekoan izketaldi luze bat egin nuen maisuarekin, prantzesa ez bainuke aztutzen utzi nai, eta arek ala esan zidan: «Egundo aztuko ez dan txu- 93

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz