BCCCAP00000000000000000001792
Azkeneko saskigillea -Ikasleak ere bere meritu pixarra izango du. Bai– ña ez al da geiena maisuarena izango? -erantzuten nion. Nere bei, ardi ta txondor, jarri nintzan, bada, arrunt bizimodu berrira. Urte batzuk joan ziran. Goibel somatzen nuen beti aita. Triste ta urduri etortzen zala saskigintzatik. Zer ote zuen? Gaixo ote zegoen? Amari galdetu nion. Arek ere antzeman ziola. Baiña etzan galdetze– ra ausartzen. Agian kezka txarren batzuk izango zi– tuela. Alare, bion arte txondor galantak jasotzen geni– tuen. Alako bat egin ta izerdi patsetan merienda lege bat artzen ari giñala, apal-apal aitak aitortu zion se– meari zergatik zebillen goibel: -Saskigintzarako bai al daukak gogorik? Irabaz– ten dekana ire patrikarako. -Zuk agintzen badidazu, berdin-berdin joango naiz ortara ere. -Eta ez intzake lotsatuko? -Alperkerian bai. Baiña lanera joan ta lotsatu? Joan Mañuel ez da olakoa. Urteak ere badijoaz. Andregaia billatzeko ere lantegi egokia. -Orixe dek, bada, aspaldi ontan nere buruastea. Atsegiña zaidak lan ori, baiña garbi aitortuko dit: ez dit balio. -Arian-arian lanean aztu ote zaizu? -Ez dek orí. Jenio kaxkarra zeukat. Zaartzera ta okerragoa gaiñera. Ez asarrebera naizelako. Irekin konfiantza osoa zeukat, jakin dezaken ire aitaren berri. -Eskerrik asko. Esan nai dezuna. Nere kolkoan itoko da. Orduan aitak apal-apal ala esan zidan: 92
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz