BCCCAP00000000000000000001792

Saskígílle baizan bestea egundo aitari laguntzera joaten. Era-· man erazten bazuen ere, errenkuraka. Izerditzen asi orduko, itzalera; eta aitak, aula zalako-edo, ezin geiegi beartu. Etzan ori nere joera. Txondorrak jaso– tzerakoan izerditzea zer zan bagenekien aita-semeak. Ez nintzan etxean bakarrik ezaguna. Gizartea ere oso gogozkoa nuen. Inguru artako baserritarrik geie– nak, nere adiñekoak beiñepein, lagunak nituen. «Se– me galdua» esaten zidaten batzuek. Besteak, «mar– keskumea». Ajola gutxi nerL Auzoko jendearekin banituen, bada, artu-emanak. Amaikari lagundu nion. Zenbat eztanda gaizto egiñak Ernio eta bere inguruko mendietan! Len esan dizutedanez, bi eziera izan nituen: bat markesetarako, lasaitasunerako alegia; bestea, neka– zaritzarako. Eta zaillenarekin geratu nintzan. Bi urtetarako, bada, beti nekazaritzan aritutako bat bezela jarria nengoan, eta aitak bezelaxe ikasi nuen saskigintzan. -Gaur etzegok ezertarako girorik. Saskigintzan erakutsiko dit. Nork zekik aurki nere ordez ez ote dekan joan bearko? -esango zidan aitak. -Nik pozik -erantzungo nion-. Jakiteak ez ornen du_lekurik bet{;tzen. Agian beartu ninteke ortaz ere. Beste itzik trukatu gabe, txintxo an izango nin– tzan. Aita maisu ta semea ikasle. Zumitzak nola egin, saskiari neurria nola artu ... Etzeukan beste munduko ezkuturik. Ari egin bear, artara jartzeko. Askotan onela esaten zidan: -Ikasle ona atera aiz. Dagoeneko, saskiak nik baiño obeto egiten dituk. Ondorengo ona utziko dit noski. 91

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz