BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea neretzat geratu ziranean, kontentu zan markesaren semea. Nik, baserriari eusteko asmoan artu nuen, bada, oiñordekotza. Osasuna izan eta lana egin ezkero, ez neukan ezin bizirik. Kale gorria etzan neretzat egiña. Baituta eduki niñuten urte aiek neduzkan gogoan. Gogotsu eldu nion, bada, aitaren bizimoduari. Nere gaztetako urte guri aiek aztu zitzaizkidan. Arpegia eguzki ta mendiko aizeak beztu zidaten. Asi berrian eskuak babez beteak eduki banituen ere, sendatu ta gogortu zirzaizkidan. Baserriko lan zailletan oitu nin– tzan. Nere zalantzak erabili banituen ere, baserri aietako edozeiñek bezela ikasi nuen euskeraz. Alda– keta ikaragarria egin nuela, ta denbora gutxian, ezin ukatu. Len kolejioan ibilitako iñork ez niñun ezagu– tuko orain. Gorputza ere zaildu ta sendotu zitzaidan. -Ona emen markesaren semea -esaten nion asko– tan aitari. -Obe uan an geratu baintzan -erantzungo zidan arek-. Ez intzan, emen bezela, irristaka ibiliko alda– pa auetan. Ez olako izerdi usairik eduki ere. Ori dena, juxtu-juxtu bizitzeko. Milloi batetik batek ez likek egingo ik egin dekana. Astakeria ezin esango diagu. Baiña ere buruari bakarrik begiratu ezkero, batere nekerik gabe bizi bear uana intzan. Aurrerago begiratzen uan ik, ordea. Ez diek ire gurasoei nola– naiko atsegiña eman. Jainkoak bakoitzari, norako daukan, alako ego– kierak ematen ornen dizkio. Neri nekazaritzarako eman zizkidan; ez markes izateko. «Ero galanta» esango du norbaitek. Baiña bakoitzak gogozkoena zaion lantegia aukeratu bear luke. Nik ori egin nuen, eta etzait bein ere damutu. Gurasoak, berriz, konten ikusten nituen: aldaketarekin dena irabazi zutela. Ez 90

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz