BCCCAP00000000000000000001792
Etorrera artarako. Oraindik gazteegiak ere bai. Iñoizka, ingu– ruko mendietara joaten giñan. Auzoko baserrian sagardoa salgai zeukaten: amar kargako kupela koxkor bat. Bereala zabaldu zan in– guru aietan, sagardo ona zanaren otsa. Ori izaten zan jendea ekar arazteko deia: -Aizak: Arkirin sagardoa salgai ornen zegok; eta, izan diranak diotenez, oso ona. -Paseo txiki bat egiñez azaldu bearko. Urrengo igandean an izango zan jendearen eto– rrera. Gutxitan saltzen zan oietakoa ornen zala. As– paldidanik ots ona zeukan sagardotegi arek. Erri alde txiki aietatik pillaka zetorren jendea. Baita Donostitik ere. Eguraldi bikaiña, illunabar al– dera zerbait zakartu bazuen ere. Igande artan sagar– dozaleak eman zioten milla litroko kupelari kontua, asi ta buka, illuntzerako. Ara joana zan gure aita ere, ordu atsegin batzuk !aguo artean igaro ta, nai zuenik bazan beiñepein, bertso batzuk kantatzeko. Arako abian abisu txiki bat eman zigun: -Arkirira niek. Gaur etorriko dek noski gizon bizar aundi bat. Ni baiño lenago baletor, esaiozute auzora joana naizela sagardotegira, ta mesedez itxo– giteko. Arratsalde guziko gure eginkizuna etzan besterik: jolasa. Illunbistan zaarrenak ukuillura joango ziran. Urrengoak, berriz, aparia jartzera. Guk, gazteenok, jolasean jardungo genduen. Alako batean, goiko bidetik gure etxe aldera etortzen ikusi genduen bitarteko aiton xaar bat, ille ta bizarrez josia. Etzitzaion arpegirik ikusten ere, belarriak eta sudurra besterik. Illeak eta bizarrak bat 9
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz