BCCCAP00000000000000000001792

SASKIGILLE Arritzekoa ez bada ere, askok lan zaillari iges egin ta errezaren billa dijoaz. Orregatik, gaurko egu– nean, baserri asko ustuak ikusten ditugu. Gure gura– soak astoak ornen ziran -orí askori entzun diet-, mendi malkar oietan etxeak jaso ta an bizitzeko. Arrazoi pixar bat baliteke edukitzea. Baiña orduan gure karriketan etzegoen lanik. Nai ta nai ezkoa zeu– katen, bada, beste lurretara aldegin edo baserri kax– kar oietara joan bizitzera. Baiña nork ukatuko die, gaur ez bezelako fameliak azi zituztela? Nai duenak ikusi, or daude eredu bezela. Malkar oietan, nekea– ren nekez, beti beartsu, kutizi askori uko eginta, aiek ziran langilleak eta kristau zintzoak. Gaur, olakoak utzi ta iges gabiltza. Guri bizi nai degu, ume bat edo birekin. «Nik zergatik kendu bear diot nere buruari ezer? Ni naiz lenengo». Ori da gaurko dotriña. Baiña Joan Mañuelek etzuen orrela pentsatzen. Utzi zaio- gun berari izketan. • -Markes batzuek beren semetzat artu niñuten. Etorkizun bikaiña neretzat mundu ontarako. Alare, gurasoen bizibidea artu nuen. Baserri ta malkar oiek 89

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz