BCCCAP00000000000000000001792
Maiorazkoa -Orduan, zer abil au bial erazi nairik, gero ero– rrek aldegiteko? Gurasoak bakarrik utzi ta Jertu erazi nai al gaituk? -Biali egiten al nauzute? -Nork esan dik ori? Oso gaizki ari aiz izketan, eta okerrago epaitzen dituk ire gurasoak. Emen ez gai– tuk ez baten ta ez bestearen aurka. Nai badek, i aiz lenengo. Aspertu gaituk beti gauza bera esaten. Bai– ña, ik dioken bezela, ez badek nai, norbait bear diagu. Au geratuko dek, baiña bera bakarrik, nagusi ta jabe. Zer uste dek: ik emendik aldegiñagatik ire– tzat geratuko dala etxe au, eta anaia ire maizter biziko dala? Ez uste oiekin ibili, Permin. -Laxter ogei urte ditut, eta <lena utzi ta Amerike– tara noa. -Ederki zegok. Ez genikek emendik iñork urrun– tzerik nai. Len galdutakoak ere naiko lanak eman zizkiguk. Baiña erorren gogoa ala dan ezkero, ere buruaren jabe aiz. Ez diagu eragozpenik jarriko. Bai– ña laxter guda datorren otsa zebillek, eta ixilik joan bearko dek. Bestela, ez ditek utziko. Orko txangoa ordaintzeko aiña beiñepein emango diagu. Beste zer– bait geiago ere bai. Ala, kontrabandoan joan zan, ainbeste euskaldun galdu dan Amerika engaiñagarri ortara, eta ni geratu nintzan maiorazko. Gezurra badirudi ere, emengo aldapa zakar auek betetzen zidaten biotza. Bei, ardí, txondor ta saski artean pozik bizi izan naiz. Ofizina batean orduak ezin igarorik baiño naia– go nuen lanpean bizi, denetara ezin iritxirik. Saskigi– ñera joaten nintzanean lasaitzen nintzan. An ez neu– kan presaka aritzerik. «Jainkoak ez niñun nonbait markesetarako egin» amaika aldiz esana. Gurasoak naigabetu ziran, zaarrenak Ameriketa- 87
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz