BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea rik zaarrena zan aldetik, bera zegoen etxeko maio– razkotzat. Alare, ez bazuen nai, edo ez balio, aitak eskubide osoa zeukan beste bat aukeratzeko. -Zuen elkar izketa guzia entzun dit, eta Joan Mañuelek zeukak arrazoi. -Orren alde aterako ziñala banekien, aita. -Itz oiekin zer adierazi nai uke? -Esan detana besterik ez. Ori etorri ezkero, etxe ontan ni ez naiz iñor. -Oiek ire susmo txar batzuk besterik ez dituk. Ezin ikusiak sortuak noski. I ez au iñork atzera utzi. Orren alde ateratzen naizela? Arrazoi osoarekin. Ik anaiari zergatik galerazi bear diok neri laguntzen? Alperkeriari eman ta guk begitan artzeagatik? Seme– -alaba guziak maite dizkit. Baiña onenari egiten zaiz– kiok losintxak. Au etorri ezkero, nere nekeak asko arindu dituk. Ortaz erorri ere oartuko aiz noski. Ik ez bezelako sentimentuak zeuzkak. -Ori, ni emendik bialtzeko aitzeki bat besterik ez da. -Ori bai arrazoi kaxkarra dala, Permin. Etxe bal– dar ontan bizitzea nai badek, iretzako zegok. I aiz maiorazkoa, anaiak an ederki esan diken bezela. Bai– ña bizimodua ateratzezkeroz, eltzen al diok Ianari gogotsuago. -Orrek ez badu nai, nik eutsiko diot. Baiña ori da lenengo. Ez noa kontra egitera. Baiña ni ez naiz besteren seme-alabak azitzen geratuko etxean. -Iñork argi ta garbi itzegin badu, ik egin dek orain. Zer erantzuten diok orri? -galdetu zion aitak zaarrenari. -Nik ez daukat auntzak bezela aldapa auetan bizi– tzeko gogorik -erantzun zion. 86

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz