BCCCAP00000000000000000001792

Maiorazkoa -Ezta jan ere. -I orduan etxe onen atzetik abil? -Len ere esan dit ezetz. Alperrikako kezketan buru austen ez adi ibili. Neretzat gurasoak dituk le– nengo. Etxean ez baneuka lanik, beste nonbait asiko niñuke. Amaika baserri bazeudek inguru auetan, eta geienak au baiño obeak. Ez adilla, bada, kezketan bizi. -Etzekit, bada, aitaren eder egiten ez ote aizen ari. -Ik ateratzen dizkidak eltzetik babak. Aitaren eder egiten saiatzea pekatu ote da? Zergatik ik ere beste ainbeste ez dek egiten? Zer uste dek: ik bezela lan guzietan bakarrik utziko detala? Orixe baiño obe– to ezi niotek. Orrek kezketan jartzen baau, or kon– pon. Nik nerean jardungo <lit; edo, bestela, aldegín. Ik zer esango didakenari begira ez nauk egongo. Txarrean asteko asmoan etorri ote zan, edo ni izutu ta atzera erazteagatik ote zebillen antzeman nion; edo beldurtu egin zala, zaarragoa izanagatik eskaxagoa ote zan. la burua eramaten bainion. Ixilik bere bidean joan zan, amorruz esanez: -I etorri aizen ezkero, a:itak erabat utzi natxiok. -Eta ik ez al dek lenengo bera utzi? Gu biok bakarrak ari giñan eztabaidan. Gure us– tez, ez genduen beste iñork entzungo zigunik pen– tsatzen. Baiña aitak gure elkar izketa guzia aditu zuen. Bazkal orduan, bioi begiratuz, ala esan zigun: -Zer zenuten olako lekutan? la mutur-joka aste– raiño berotu zerate. Ni ixilik geratu nintzan. Ez nuen anaia salatu nai. Ura beti aitaren aldamenean bizi izan zana, eta seme- 85

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz