BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea neukan, bada, bi anaiak. Belarriraiño etzitzaidan irixten. Orregatik ere, ezin ikusi edo inbiri pixar bat ere bai ote zidan... Alperra zan eta maltzurra. Aitari ez laguntzeaga– tik, beste edozer aitzaki asmatuko zuen. Orrekin eduki nuen, bada, lenengo eztabaida. Bein, artaldea– rekin etxera nentorrela, bidera erten zitzaidan kargu artzera. Igerri nion asarre xamar zetorrela. Len ere beti itz gutxi baiña ziri txorrotxekoak egiten baiziz– kidan. Ezeren agurrik egin gabe: -Etxe ontan bapo abil i! -Bai, motell. Ez dek gezurrik esaten. Oso gogoz- ko lana dek neretzat baserrikoa. «Gustoko aldapan nekerik ez» ziotek. Neretzat ala dek beiñepein. -Eta i zer asmotan abil emen? -Oraingoz, beiñepein, gurasoei lagundu. Ez nebi- llek beste ezeren atzetik. Galdera xelebrea benetan. Ez al nauk emen jaioa? Zer esan nai uke orrekin? -Etxe au betea dagoela alegia. -Ez dik itxurarik, aita gizarajoa lan guzietarako bakarrik geratzen dek eta. Baiña nik botako auten beldurrik ez eduki. -Etzekit, bada, laiñeza ez ote dekan artu. Aitak ere neri baiño obeto ez diken begiratzen iri. Beti badik iretzat zerbait esan bearra. • -Ire errua dek ori oso-osorik. Ez nerea. Arek garbi ikusten dik lanerako gogoa nork daukan eta nork laguntzen dion. Eta, jakiña, agindua betetzen duenari laguntza eskatzen ziok. I, berriz, aitzaki– -maitzaki lanetik iges abil beti. Ni etxe antara, ik dioken bezela, ez nauk iñor botatzera etorri. Nere gurasoei laguntzera bai, beartua negok eta. -Ik ez dek emen lanik egin. 84

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz