BCCCAP00000000000000000001792

MAIORAZKOA Nere anai-arrebekin, batzuk oraindik ia umeak baiziran, bereala jarri nintzan euskeraz ulertzen nue– la. Geixeago kosta zitzaidan itzegiten. Bigarren urte– rako ederki banekien izketan. Markesaren semeak baserritar sinple baten antzak eta oiturak bereala artu zituen. Lan guzietan aitari laguntzen nion. Oso kontentu nengoen ni nere bizimodu berrian, eta gu– rasoak zer esanik ez. Bein euskera menderatu nue– nean, laxter ikasi nuen inguru aietako berri: non baitu niñuten, ta ezkutuan edukitako txabola ere bai. Mendizalea nintzan. Erniora ere egin nituen txango bat baiño geiago. Saskigiñean ere ikasi nuen. Oso bat egiña nengoen guraso ta arrebekin. Baiña anai zaarrak, etorri nintzala jakin zuen or– duko, begitan artu niñun. Arek etzidan bein ere on– do itzegin, eta etxe artan lenengo asarrealdi edo ez– tabaida arekin eduki nuen. Ni baiño ia iru urtez zaarragoa zan. Arreba genduen tartekoa. Osasun ona zeukan, baiña gorputz aulekoa. Gurasoak, berriz, egundokoak. Arrebak ere ber– din, baserri aietako geienak bezela. Alde aundia ge- 83

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz