BCCCAP00000000000000000001792

Seme galduaren etorrera -Seguru badakizu? -Bai, gizona, bai. Besarpean bazuen orin aundi bat oso nabarmena. Onek ere arek zeukan lekuan bertan dauka. Nor izan liteke besterik? Eta ez al diozu alabaren antz pixar bat artzen ere? -Bai. Badu zerbait. Bejondeikela, motell! Ongi etorria, Joan Mañuel! -esan zidan eskua emanez, atsegiñez, aitak. Ondoren berriz amari: -Eta non bizi da? -Orí ez dakit. Baiña andik iges egin du, eta emen geratzeko asmoan dator. -Emen asten bada, esku txuri oiek laxter babatu– ko zaizkio. -Gazte bikaiña dago. Zaarrena ez da onen bela– rriraño irixten. -Ez daki euskerarik? -Prantzes utsa. Baiña laxter ikasiko du. Ez baidu besterik entzungo. Zaarrena ere mutil bikaiña zeto– rren, baiña gaitz gaizto arek ondatu zuen. Beste anai ta iru arreba banituen. Aiek ere entzu– na zeukaten anai bat bazutela galdua. Nere etorrera– rekin denak poztu ziran. Anai zaarrena ez, ordea. -Zuei au ipuia dala irudituko zaizute -esan zigun saskigilleak-. Baiña egi biribilla da au. Ni amar ur– tean markes batzuek beren semetzat eduki niñuten. Gero, beartsuenetako bat bezela, etxez-etxe saskigi– lle ibilia, eta Gipuzkoako azkenekoa, bizimodu au uzteko asmoan. -Eta ori dena zuri gertatu al zitzaizun? -Bai; dena. Nere bizitzaren lenengo zatia. 81

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz