BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea tzen. Saskiak ondatzen ziranean egiten zuen aitak lan ori bera, ortxe bost urtetik bein. Beraz, gure anaiak ziotenez, egun gutxi barru apupillo berriren bat egun batzuetarako izango genduen gure etxean. Saskigille batzuk -bat baiño geiago izango ziran noski baserriz-baserri ibiltzen ziranak-, benetako ar– tetsuak, urtero-urtero gure tolarean aritzen ziran, ijitoak bezela. Sarats zumeekin dotoreneetako sas– kiak egiten zituzten, aundi ta txiki, gero azokan sal– tzeko. Beste saskigille au, ordea, langille bat bezela, diru truke zebillen. Orí zuen bere bizibidea. Sei-zazpi egun, askotan geiago, zenbateko lana ematen zi– tzaion, baserrian biziko zan. Bertan mantenua ta aterpea. Zenbat kobratuko zuen, ori ez dakit. Egiten zuen lanak erakutsiko zuen. Baiña mantenuaz gaiñe– ra etzuen izugarrizkorik jasoko. Aurretik itzegiña etorriko zan, saskiko onenbestean, eta ez eguneko. Ori saskigilleari komeniko zitzaion, baiña ez aitari. Saski kontuan egingo zuten tratua. Aitaren ezaguna ezik, adiskidea ere izan bear zuen. Len lan ori bera askotan egiña. Beiñepein, elkarrekin ondo konpontzen zirala probak eman zi– tuzten. Saskigilleak azokara joaten ziran lan billa. Nere aita zanak ere an egingo zuen tratu ori. Noiz etorri noski saskigillearen esku geratuko zan, baiña abisa– tzekotan. Zumitz gaiak ximeldu ta xamurtzeko zenbat den– bora bearko zuten, arek jakingo zuen ondoena. Aste guzian lanari lotua bizitzen zan gure aita. Igande ta jai arratsaldeak, berriz, jai egiten zituen. Etxea bete seme bazeukan; batzuk pranko aziak. Baiña gu ez giñan iñora erteten. Txanponak palta 8

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz