BCCCAP00000000000000000001792
Seme galduaren etorrera nean, igesi zebillen gazteren bat ote nintzan iruditu zitzaion, baiña sendi aberatsen bateko semea. Le– nengo, kastellanoz, gazteleraz alegia, galdetu zidan. Baiña neretzat griego zan ura. Urrengo, prantzesez. Nik garbi-garbi erantzun nion. Egiteko bereziren bat ote nekarren baserri artara zan lenengo galdera. -Ez. Orain amar urte lapurtu niñuten, amak aita– rengana bialita. Ni, beraz, nere sortetxera nator. Orí da nere ama, ta au nere arreba. Nere erantzuna euskeratu zion amari, eta onek: -Illa danik ez dakigu. Bestela, nola daki emengo aurra zala lapurtu zutena? Onek orain esan bezela gertatu baizan. Ez genduen billatu aztarrenik ere. Amar urte joan dira orí zala. Nere alaba onen antza artzen diot. Ezin liteke onek diona gezurra izan. Joan Mañuel zuen semeak izena, eta deitura orrekin azal– du zaigu. Baiña ez ote litzake orí poz geiegia? -Amaika olako gertatzen da munduak zear. -Ura bada, nik seguru ezagutuko det, bada. Arek besarpean orín aundi bat zeukan, ille moltso batekin. -Amak seguru ezagutu ornen ziñuzke bere semea zeran edo ez. Orín aundi bat besapean bai ornen dezu. -Bai; badet -eta erakutsi nien. -Ez <lago zalantzarik! Nere seme Joan Mañuel da au! Zoraturik besarkatu niñun amak. Nere arreba– txoak ere bai. -Ongi etorria sortu ziñan etxera! Nola billatu de– zu? Nik, así ta buka, <lena kontatu nien: 79
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz