BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea nola aitonarekin joan zan bein ara San Juan txi– kietan. -Arrigarria da orratik ori. -Ni aiarra naiz, ta presaka xamar aurra galdu zan baserrira lagunduko diodala esan diot, eta orain zuek konponduko zerate noski. -Bai, ta eskerrik asko. Izkuntza asko dakizkien aiton bat bizi da goiko etxe ortan, eta ura deituko degu. Ai, gure semea balitz! -Emendik egun batzuetara azalduko naiz, ea zer– tan bukatzen dan arazo au -esan eta bere bidean joan zan. -Joan adin goiko maixu xaar orrengana, ta esaion zer gertatzen zaigun: prantzes bat etorri dala, ta ezin diogula ulertu -agindu zion amak alabari. Bitarte ortan, amak eskuarekin keiñu egiñez ea zerbait jan nai nuen; eta barrura, sukaldera, sar erazi niñun. Ama jana jartzen ari zala, ni sukaldeko txoko guzietara begira. Bai; ezagutzen nuen ura. Sukalde– ko traste guziak itzegiten zidaten. Su ondoan taloak zeuzkan erre ta goxatzen jarriak. Bai beartsu bizi zirala an, eta atzeratuak. Alare, zoragarria nerizkion baserri aietako bizimodua. Arrautz bat atera zidan, urdai azpiko bi xerrekin; taloa ta edateko sagardoa. Ori dena oroitzen zitzai– dan. Orduko martxa zegoen oraindik etxean. Ordurako amak zerbaiten antza artu ote zidan iruditzen zitzaidan. Par irudiz begiratzen baizidan. -Etxeraiño lagundu dion aiarrak ez ote dauka gero arrazoi? Ala bada, erotu eraziko gaitu. Maisuak, etorri ta ain dotore jantzia ikusi niñu- 78

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz