BCCCAP00000000000000000001792

Seme galduaren etorrera -Itaurrekorik gabe ari dan ura? -Bai. Orretxen semea uan. -Orduan ori dek nere aita. Baiña etzaiogun lanik galerazi. Etxera joatean itzegingo dit orrekin. I ere presaka ibiliko aiz? -Etzeukat estuasun aundirik, baiña obe diagu txuxenean etxera joan. Atean jo orduko, amabi bat urteko neska atera zitzaigun. Arreba izango nuela pentsatu nuen nik. Gizarajo onek, nekien izkuntza bakarrean egun onak opa izan nizkion. Baiña arrebak etzidan ulertu, eta amarengana joan zan, gu biok atean utzita. Aiarrak par egiten zuen. -Ama, atarian daude bi mutil. Baiña nik ez diet ulertzen ezer ere. -Kastillanoren batzuk izango ditun. Orduan aiarrak ala eskatu zidan: -Utzidak lasai itzegiten neri. Amak, al zituen bezela, egin zituen itz batzuk erderaz, baiña aiarrak euskeraz erantzun zion: pa– zientzi pixar bat artzeko, eta azalduko ziola berare– kin zetorren mutil arek zer nai zuen. -Prantzitik datar. Beraz, gure izkuntzarik ez da– ki. Joan Mañuel ornen du izena. Orain amar bat urte emen baitu zutela; beste batzuen seme bezela bizi izan dala; baiña bera emengoa dala. -Ai, orixe egia balitz! -Ez al diozu arrebaren antzik artzen? -Bai, ta ez txikia. Baiña orrek ezer gutxi esan nai du. -Ernio izen ori entzun zuenean, oroitu ornen zan 77

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz