BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea orduan gogoratu zitzaidaken aitonarekin gain aietan ibilia nintzala. Goizean goiz aterata, iritxi giñan, bide zakar ba– tzuetan barrena, Ernio bistan zegoen leku batera, eta andik erakutsi zidan mendi ori non zegoen. -Mendi arritsu ori dek Ernio. Baiña gaiñeraiño etzeukak bide kaskar batzuk besterik. Arkaitza ta arkaitza. -Ez dit bearrik ere. Ez bainaiz mendi gaiñeraiño igoko, eta milla esker. -Oso interesgarria dek ik dakarken asmoa, eta etxeraiño lagunduko dit. Azpeitiarra aizen ezkero, ia etzeukat bide galtzerik. Bidean bein ta berriz begiratzen nuen inguru gu– zira, eta leku zoragarria iruditzen zitzaidan, edozein lekutan baserri txuriak ageri zirala. Larretan ere, ez ardiak bakarrak, baita beiak ere, mutil koxkorren batek zaintzen zituela. -Olaxe ibiliko niñun ni ere garai batean, eta base– rri oietakoren bat izango dek nere sortetxea -esaten nuen nere baitan. Lagunak erakutsiz, txuxenean joan giñan etxera: -Ikusten al dek aldapa ura, eta goian nola ageri dan baserri txuri bat? -Artaldea dabillen ura? -Uraxe. Ortik ebatsi ziteken ia sei urteko gaz- tetxoa, Geroztik etzekitek illa dan edo bizi dan. Joan Mañuel zin ainbeste aldiz aipatutako aurrak izena. Izan intzanik onezkero aztua edukiko ditek, bai. -Ni nauk, bada, mutil ori. Joan Mañuel deitzen zidatek gaiñera. -Ikusten al dek arian gizon bat? 76

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz