BCCCAP00000000000000000001792

Seme galduaren etorrera Atseden pixar bat artu ta irentsi nuen ura, eta aurrera berriro. Baiña arratsa etorri zitzaidan, eta bideko taberna txiki batean sartu nintzan. Ez niñuten artu nai, ordea, ango diruak etzuela emen balio ta. Nora jo ez nekiela geratu nintzan orduan. Izketan alkar ezin ulertu. Keiñuka, an geratu nai nuela adie– razten nien. Artan ari giñala, sartu zan gazte bat, nere iritzirako kontrabandista. Ostalaria euskeraz eta ni prantzesez ari giñala nabaitu giñun. Zeren billa nenbillen galdetu zidan. -Emen geratu nai nuke ostatuz. Baiña nere di– ruak ez ornen dik balio. -Ez apuratu. Nik trukatuko diat emangoarekin. Irabazian geratuko zan. Nik zertarako nuen? Ber– din emen gelditzeko asmoan nentorren. -Ernio emendik urruti al <lago? -galdetu nion. -Ez. Goizean atera ta illuntzerako an aiz. Ni ere alde artara niek: Aiako errira. Goizean erakutsiko <lit non dagoen mendi ori. Ta, nai badek, elkarrekin joango gaituk ia bertaraiño. -Orduan araiño lagunduko didak? -Bai, gizona, bai; ta etxeraiño ere. Oraintxe amar bat urte aur bat galdu uan andik, ezeren aztarrenik utzi gabe. Nik bazekit etxe orí non dagoen. -Orain amar urte baitutako ume ori ni nauk. Ain– beste denbora besteren seme bezela igarota, nere sortetxera natorrek. -Eta nongoa aizela uste dek? -Maisuak esan zidanez, Azpeitikoa. -Eta nola oroitu aiz emengoa aizela? -Gure maisu bati Ernio esaten entzun nionean, 75

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz