BCCCAP00000000000000000001792

Azkeneko saskigillea bizi nintzanik ere etzekiten aiek. Ni an bizi nintzan lekua Euskalerria zan, eta nere aita ordekoa euskal– dun garbia. Baiña etzidan euskeraz itzegiten. Ez ne– kien, bada, bidean nai ta nai ez beartuko nintzan izkuntzarik, euskera alegia. Ni oiñez etorri nintzan. Nerekin banekarren ma– pa txiki bat. Ari begiratu ta erririk erri, batari ta besteari gal– detuz, iritxi nintzan Endaiara, nere benetako arraix– kua zegoen lekura. Ordura arte ez niñun iñork ain– tzakotz artu. Baiña laterri batetik bestera igarotzerakoan era– gozpenak izango nituela banekien. Muga zaindua edukiko baizuten. Nondik eta nola igaro, ertzaiñak oartu gabe? Ez nuen oien eskuetan erori nai. Etzidaten noski neri ezer askorik egingo, baiña markesak galtzeko beldu– rrak nenbillen. Bide luzean Endaiatik aurrera joan nintzan, ibai xixtrin bat billatu arte. An izoki arrantzan zebillen bati galdetu nion. Arek ezer gutxi zekien prantzesez. Baiña nola edo ala ulertu zidan zer nai nuen. -Ibai txar au igarotzen badek, beste aberrian ago. Españan alegia. Emengo ertzaiñei iges egingo diek. Baiña an arrapatuko aute besteak, eta auek baiño goxoagoak ez dituk izango -erantzun zidan. la oiñik busti gabe igaro nintzan; eta, nere zorio– nerako, beste aldean ez nuen iñor ikusi. Andik aurre– ra, oien beldurrik gabe joan ninteken. Baiña aspertua, asko ibilia, nekatua eta goseak. Oraindik, berriz, mapak erakusten zidanez, urruti nere elburua; eta bideak gaiztoak gaiñera. Etxetik baneraman zerbait jateko. 74

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz